2018/19: ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK. IKASTURTE AMAIERAKO ERAKUSKALDIAK

Aurreko urteotan bezala, eskolaz kanpoko jardueren azken asteak aprobetxatu nahi ditugu gure seme-alabek hilabete hauetan landu dutena ikusi ahal izateko.
Bi ikastoletan erakustaldiak izango ditugu eta gurasook gonbidatuta zaudete. Animatu eta etorri denok ikustera, bai parte hartu duten umeen gurasoak, eta baita ere datorren urtean parte hartzeko asmoa duzuenok.

OHIKO BATZAR NAGUSIA

NOIZ: MAIATZAREN 30N, OSTEGUNA, ARRATSALDEKO 17:30EAN
NON: IKASTOLA HANDIKO MARIVI LOPEZ ARETOA (JANTOKI ZAHARREAN)
2017/18ko ikasturtea bukatzear dago eta gure GEak (Malizhaeza) urteko Batzar Nagusia egingo du. Idazki honen bidez gonbidatu nahi zaituztegu parte hartzera bilera honetan. Helburu nagusia da gure ikastolan urtean zehar gertatutakoaz informatzea eta kontatzea zenbat unetan eta lekutan izan den Elkartea gure seme-alaben eduki kurrikularrak osatzeko.