OHIKO BATZAR NAGUSIA

OHIKO BATZAR NAGUSIA
NOIZ: MAIATZAREN 31N, OSTEGUNA, ARRATSALDEKO 17:30EAN
NON: IKASTOLA HANDIKO MARIVI LOPEZ ARETOA (JANTOKI ZAHARREAN)

Guraso agurgarriak,

2017/18ko ikasturtea bukatzear dago eta gure GEak (Malizhaeza) urteko Batzar Nagusia egingo du. Idazki honen bidez gonbidatu nahi zaituztegu parte hartzera bilera honetan. Helburu nagusia da gure ikastolan urtean zehar gertatutakoaz informatzea eta kontatzea zenbat unetan eta lekutan izan den Elkartea gure seme-alaben eduki kurrikularrak osatzeko.

Malizhaeza elkartearen bidez gurasook gure ikastolarekin bat egiten dugu eta ikasturtean ikastolan jarduerak eta ekitaldi osagarriak antolatzen ditugu. Era berean, Ikastolako kudeaketarako
organoetan parte hartzen du Elkarteak eta Komisio desberdinetan antolatuta dago. Hauen bidez,
boluntarioek haien ahalegin txikia eskaintzen dute guztion onurarako.

Denok Malizhaezan era aktiboan parte hartu ahal edo behar dugu gure seme-alabek heziketa-prozesu osatuagoa izateko. Malizhaeza GEa oso dinamikoa da, etengabe berritzen da gure seme-alabak hazten direlako eta ikastolatik doazelako. Komisioetan era naturalean erreleboak gertatzen dira, horrela ikuspuntu berriak agertzen dira heziketa komunitatean eta lanerako gogo eta grina berriak sortzen dira aldi berean.

Osteguneko batzar nagusian, Eskolaz kanpoko Jardueren eta Jaien antolatzaileek azken ikasturteetako ekitaldien “lekukoa” pasatuko dute. Premiazkoa da guraso berriek bi lekuko hauek har ditzatela eta bi komisio hauek funtzionatzen jarraitzea gure seme-alaben onurako.

Egungo kolaboratzaileek aldaketa hau erraztu eta lagunduko dute, baina ezinbestekoa da lagun berriek pausu bat aurrera ematea. Horrela, Abendaño ikastolan dauden ohiko jarduerak mantendu eta berrituko dira gure seme-alabek hezitzen eta disfrutatzen jarraitzeko.

Animo eta ostegunera arte.

2018 OHIko BATZARRA -eskuko horria-