Abendatoki: BOLUNTARIOAK BEHAR DITUGU

Abendatoki amaitzear dago eta hurrengo asteetan, eskolako patioan, ikasleek proposatutako eta adostutako aldaketak burutuko dira. Horretarako gurasoen laguntza eta lankidetza ezinbestekoa izango da, proposatutakoa eraikitzen laguntza emanez.

Hasteko, Mirandatik eskolara bi metroko ohol batzuk eraman ditzaketen boluntarioak eta bi furgoneta behar ditugu, abenduaren 4tik 8ra bitarteko astean.

Lagundu ahal baduzu, Belenekin jarri harremanetan (650 70 59 28).

Animatu eta parte hartu Abendatokin!!